"Laudion emakumeentzako gune bat nahi dugu?". Galdera horri erantzun zioten maiatzaren 20an Llaudioko Emakumeen I. Topaketaren baitan. Laudiko Emakumeen Elkarteen Sareak -Jakarandak, Solastiarrek eta Avillok, momentuz- deitu zuten asanblada, eta herriko 80 emakume inguru bildu ziren.
Ana Unzagak zehaztu duenez, aho batez esan zioten baietz Emakumeen Etxea sortzeko proiektuari. "Zertarako? Non? Nola kudeatu? Gai hauen inguruan eztabaidatu bagenuen ere, lanean jarraitu ahal izateko informazio gehiago lortzea adostu genuen", erantsi du.
Orain, prozesuak aurrera jarraitzeko emakume, elkarte eta talde feminista guztiekin elkartu nahi dute. Ekainaren 22an izango da bilera ireki hori, 18:30ean Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan. "Denon artean nahi dugun prozesua diseinatzeko aukera izango dugu".
Bileraren helburu nagusia indarrak batzea eta iritziak partekatzea da: "Emakumeen Elkarte zehatz batzuek lehen pausoa eman bazuten ere, orain emakume guztien artean diseinatu, konpartitu eta sustaturiko proiektua izatea nahi dugu, Laudion dagoen aniztasuna aintzat hartuz, emakume guztion artean indar gehiago baitugu".