Laudioko Udalak azaldu du aurten ez dela zekorketarik antolatuko Laudioko Jaietan. Udal Gobernu Taldeak argitu du publiko gutxi elkartzen duela ikuskizunak azkenaldian eta, ondorioz, egiteari utziko diotela.
Jaien lan taldeak eztabaidatutako gaia izan da, eta horrela ebatzi dute. Izan ere, inguruko zenbait herritan (Amurrio, kasu), antzeko erabakiak hartu dituzte argudio berak baliatuta.
Zezenketek gero eta presentzia gutxiago izan dute Laudioko Jaien egitarauan. Aspaldi San Roke egunean eta Odoloste Egunean egiten ziren, eta azken urteetan soilik Kofradia Egunean.
Dena den, zezenak ez dira guztiz desagertuko ospakizunetan, entzierroak egiten jarraituko baitute. Gainera, zezen plaza jarriko da, Zoroak koadrilak erabiliko baitu, besteak beste.