Hamar eguneko epea eman diote Natxo Urkixori “Espainiako bandera dagokion tokian kokatzeko", Guardia Zibilaren txostenean oinarrituta

Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 19:00

Udaletetxeko balkoian dago Espainiako bandera gaur egun. / aiaraldea.eus

Hortaz gain, beste 1.500 euroko isuna ezarri dio epaileak. Estatuaren Abokatuak aurkeztu du salaketa Gasteizko epaitegian, Guardia Zibilak eginiko txosten bati erreferentzia eginez.

2008an ezarritako sententzia betetzeko agindua luzatu dio Gasteizko Administrazioarekiko Auzitegiko Manuel Castro Calvo epaileak Natxo Urkixori, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez.

Espainiako bandera “udaletxeko lehentasunezko toki batean” jartzea eskatzen zuen sententzia horrek. Hori dela eta, udaletxeko baloian jarri zuen udalak bandera, baina horrekin nahikoa ez dela uste du  epaileak, toki berean beste hainbat bandera daudelako -udalerrian bizi diren beste jatorri batzuetako auzokideen herrialdeetakoak-. Hori dela eta, 10 eguneko epea eman dio epaileak Laudioko alkateari “2008ko sententzia osorik betetzeko” eta gogorarazi dio sententzia betetzen ez badu “desobedientzia delitua” egotzi ahalko lioketela.

1.500 euroko isuna
Estatuaren Abokatuak aurkeztu du salaketa Gasteizko epaitegian, Guardia Zibilak eginiko txosten bat baliatuta. Epaileak bat egin du salaketaren argudioekin, eta 1.500 euroko isuna ezarri dio alkateari. Ez da Urkixok afera horregatik jasotzen duen lehen isuna, duela bi urte kopuru bereko beste bat jaso baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide