Laudioko udal-gobernuko kideek elkartasuna erakutsi diote Natxo Urkixo alkateari, Gasteizko Epaitegitik jasotako eskaera dela eta.
Jon Ander Altubek salatu du Espainiako Gobernuak “sistematikoki” jardun duela Laudioko Udalak hartutako erabakien aurka. Jaien daten gaineko kontsulta legez kanpo uzten ere saiatu zirela nabarmendu alkateordeak. “Epaitegietan lortzen saiatzen ari dira gehiengo sozialaren bidez lortu ezin dutena. Ez dute arrazoi juridikoen arabera egiten, bulkada politiko argiei erantzunez baizik”.
Hori dela eta, bozeramileen batzordea deitu dute datorren asteko asteazkenerako, egoeraren nondik norakoak azaltzeko gainontzeko talde politikoei.