Omnia alderdiak oharra plazaratu du kritikatzeko Ellakuriko zelai aldaketaren hasiera, belar artifiziala jartzeko. Taldeak goraipatu du CD Laudio ez dagoela ados eta sinadura bilketa egin zuela horren aurka.
Bide batez, Omniak proposatu du Kirolen Plan Estrategikoa egitea, udalerriko egoeraren eta behar orokorren diagnosia izateko. Alderdiaren aburuz, ikuspegi hori aintzat hartuta egin beharko lirateke azpiegituren inbertsioak.
Aparkalekuak
Horrez gain, Omniak ez du egokitzat jo Ellakuriko zelai aldaketaren eta aparkalekuen lanak udan gauzatzea, igerilekuen denboraldiarekin bat egin baitute.