Aretako ikastetxean amiantoa segurtasun neurririk gabe kentzen ari dira, Juanjo Basterra kazetariak salatu duenez

Erredakzioa 2017ko uzt. 27a, 13:01

Lanak fibrozementua kentzeko Aretako Fabian Legorburu Ikastetxean. / Juanjo Basterra

Juanjo Basterra kazetariak zabaldu du sare sozialen bitartez salaketa, adierazteko Aretako Fabian Legorburu Ikastetxean amiantoa kentzen ari den enpresak ez dituela segurtasun neurriak bermatu.

Salaketarekin batera zenbait argazki argitaratu du kazetari aretarrak eta irudiotan ikus daiteke langileek ez dutela aparteko babesik fibrozementua -amiantoz eginiko materiala- kentzeko.

Kazetariak leporatu die Laudioko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari beharrezko atentzioa ez jartzea lanei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide