Irisgarritasuna Aiaraldean

Hemendik 11 hilabetera egongo da prest Aretako tren geltokiko pasabidea

Erredakzioa 2017ko abu. 21a, 11:01
Aretako tren geltokia, artxibo irudi batean. / Zuzeu.eus

2.397.822,7 euroko aurrekontua izango du obrak.

Aretako geltokiko obrak esleitu berri ditu Adif-ek, 2,3 milioi euroren truke. Lanak egingo dituen enpresak 11 hilabete izango ditu aurreikusitako berrikuntza guztiak egiteko.

Hainbat gauza barnebiltzen ditu obrak: Lur-azpiko pasabide bat egin eta igogailuak jarriko dituzte, eta 68 zentimetro gehiagoko altuera emango diete nasei. Hortaz gain, 70 metro luzatuko dute 1. nasa eta 100 bigarrena, “trenekiko irisgarritasuna handitzeko”. Zorua aldatu, markesina berri bat jarri eta argiteria berrituko dute baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide