Enpresak zenbait arazorekin topo egin du finantzazioa lortzeko, antza. Alde batetik, bi bezero garrantzitsuk eskarak egiteari utzi diote, eta horietako bat General Electric, gainera, ixtear dago. Edonola ere, ABB Trapagako enpresak lana ematea espero dute laster.
Bestalde, finantziazio iturririk nagusienak, Banco Popularrek, alegia, porrot egin du eta gero eta zailagoa egiten zaio Gometeguiri kredituak eskuratzea.
Gauzak horrela, enpresak 13 milioi euroko zorra dauka banketxeekin eta boluntarioki jo du hartzekodunen konkurtsora, akordioa adosteko zorra duten entitateekin.
Soldatak jasotzeke
Langileei ere zor dizkie bi soldata, ekainekoa, uztaileko zati bat eta uztaileko apartekoa. Horiek FOGASAren bitartez kobratzea aurreikusi dute.
Abuztukoa jaso berri dute beharginek. Zentzu berean, euren itxaropena da oraingo eskaerak bukatu ahala, egoera ondo bideratzea.