EH Bilduk jakinarazi du pozik dagoela, bereziki, eraso matxistarik ez delako gertatu jaietan. Zentzu horretan, eskertu du jendearen inplikazioa indarkeria matxistaren aurkako bideoan zein gainerako ekintzetan.
Horrez gain, koalizioak uste du Herriko plaza jaigune bezala bere lekua aurkitu duela eta maiz 600 lagun inguru elkartu direla bertan hainbat ikuskizun dela medio.
Bide batez, Jaiak Koordinakunea eta Txosna Batzordea zoriondu dituzte Aldai plazan egindako lanagatik eta adin anitzeko publikoarentzako eskaintza antolatzeagatik.
Positiboki baloratu dituzte pregoilarien eta txupineroaren lana, baita egunero egin diren herri bazkariak eta casteller taldearen ekarpena. Bestalde, jakinarazi dute zekorketak antolatzeari utzi diotela.