Asteartean -irailak 26- bilduko dira Aretako geltokian duela urtebete merkantzia tren bategatik harrapatuta hildako gaztearen gurasoak Espainiako Sustapen Ministroa den Iñigo De La Sernarekin, Madrilen.
"Ministroak bilera baliatu nahi du bidali genion gutunari aurrez aurre erantzuteko", adierazi du Gonzalo Faustmannek, zendutako gaztearen aitak. "Positiboki baloratzen dugu. Jokabide ausarta izan duela iruditu zaigu, ez genuen espero. Ea zer esaten digun". Fautsmannek jakinarazi du bertara eramango dituela trenbideetako pasabideak direla eta bildu dituen 317.264 sinadurak, eta gaineratu du "konpromisoak" eskatuko dizkiola ministroari.