Juanje Merchanek ordezkatuko du Txaro Sarasua PSE-EEko idazkari gisa

Erredakzioa 2017ko aza. 17a, 12:56
Juanje Merchan Meson (irudiaren erdian), PSE-EE alderdiak Laudion eginiko ekitaldia batean. / aiaraldea.eus

2014. urtetik darama Merchanek alderdian afiliatuta eta Laudioko zerrendan hirugarren postuan joan zen 2015eko udal-hauteskundeetan.

Juanje Merchan hautatu dute Laudioko PSE-EEren idazkari berria izateko. Txaro Sarasua ordezkatuko du Merchanek.

Aste honetan egin dute afiliatuen asanblada idazkaria hautatzeko eta bera hautatu dute idazkari nagusi. Marina zibileko ikasketak ditu idazkari berriak eta 2014. urtetik darama alderdian afiliatuta. Hirugarren postua bete zuen Laudioko zerrendan 2015eko udal-hauteskundeetan, Sarasuaren eta Loli Murielen atzetik.

Bere arreba, Carlota Merchan, zinegotzia izan zen Madrilgo Udalean, eta Pedro Sanchez ordezkatu zuen iaz diputatu gisa honek dimisioa aurkeztu zuenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide