Laudioko PSE-EEtik alde egin ostean, zinegotzi postuari heldu eta "talde-mistora" igaro da Txaro Sarasua. Horrela ebatzi zen astelehenean egindako udal osoko bilkuran. Loli Muriel izango da hemendik aurrera Laudioko PSE-EE udalean ordezkatuko duen zinegotzi bakarra.
Hainbat kontu eztabaidatu zen azaroko plenoan. Besteak beste, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixaten askatasuna exijitzeko mozioa aurkeztu zuten EH Bilduk eta EAJk.
Laudioko ur-kutsadurak eztabaida gehien sortu zuen. Laudio herriak ur-araztegi baten beharra duela mahaigaineratu zen.