Nahia Jaen eta Besaide Astobiza izan ziren Gipuzkoa Kroseko lehenengo sailkatuak

Erredakzioa 2017ko abe. 18a, 08:42
Nahia Jaen eta Besaide Astobiza lokatzaz beterik igo ziren podiumera atzo.

Laudio Atletismo Taldeko bi kideek podiumaren lehenengo bi postuak hartu zituzten Gipuzkoa Krosean 20 urtetik azpiko kategorian.

Atzo lehiatu zen Gipuzkoa Krosa Ordiziako Oiangu parkean eta Laudio Atletismo taldeko bi lasterkarik buruan bukatu zuten ibilbidea. 20 urtetik azpiko mailan Nahia Jaen izan zen irabazlea eta Besaide Astobizak eskuratu zuen 2. postua.

Proba gogorra izan zen atzokoa, hotzari gehitu behar baitzitzaion lokatza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide