Atzo lagatu zion Arabako Foru Aldundiak Lamuza parkeko Kasinoa Laudioko Udalari. Tokiko erakundearen gain geratuko dira eraikina mantentzeko egin beharreko lanak eta eguneroko gastuak -ura, elektrizitatea, tasak...-. Azpiegituraren egiturari dagozkion obrak, baina, Aldundiaren esku egongo dira.
“Herritarren bultzadari esker"
2,5 milioi euro baliatu dira Kasinoa eta Musika Etxea berritzeko. Iaz amaitu ziren obrak, baina SOS Lamuza Parkea plataformak nabarmendu duenez, “herritarren bultzada” izan da inbertsio hori egitea ahalbidetu duena.
Bilera irekia egin zuen plataformak abenduan herriko eragile eta norbanakoak gonbidatuaz, bi eraikin horien balizko erabilera eta kudeaketari buruz hitz egiteko.