EAJk salatu du udalak bi urte daramatzala estolderia eta zabor zerbitzuen tasak igorri gabe

Erredakzioa 2018ko urt. 19a, 11:25
Azken bi urteetan zabor eta estolderia tasen ordainketak egiteke daudela salatu dute jeltzaleek. / Aiaraldea.eus

Atzerapen hori EH Bilduren “diru-biltzaile izaera negargarriaren” eta “aurrekontu gestio ahularen” adibide dira jeltzaleentzat.

Laudioko EAJ-PNVk prentsa-oharra plazaratu du salatzeko udalak ez dituela oraindik estolderia eta zabor zerbitzuen 2016, 2017 eta 2018. urteetako tasak igorri. Jeltzaleen udal-taldeak abenduko udal osoko bilkuran galdetu zuen gaiaren inguruan. “EH Bilduk eskainitako erantzuna entzutean sortutako kezka are handiagoa izan zen”, adierazi dute EAJko kideek, “izan ere, ordainketarik oraindik ere egin ez zela aitortu eta gero, ez zuen zehaztu noiz edo nola egingo zen”.
 
Jeltzaleek nabarmendu dute udalaren atzerapen horrek diru-kopuru handiak jasotzea ekidin duela: 2016an  1.012.469,06 € bildu behar ziren eta 2 milioi euro inguru, aldiz, 2017an. “EH Bilduren diru-biltzaile izaera negargarriaren eta aurrekontu gestio ahularen adibide berri honek eragina izango du etorkizunean egin beharreko diru bilketen inguruko erabakietan eta zergadunen poltsikoetan”. Diru hori jada bilduta egoteak “oraindik ere egiteke dauden obra garrantzitsuak” gauzatzeko balioko lukeela uste dute jeltzaleek, “herritarrei behar besteko minik egin gabe”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide