Transexualitatea hobeto ulertzeko hitzaldia, bihar Kultur etxean

Erredakzioa 2018ko mar. 16a, 08:45

Laudio Ikastolak hitzaldia antolatu du biharko transexualitateari buruz. Berdindu! zerbitzu publikoak eskainiko du solasaldia. 11:00etan izango da hitzordua Kultura Etxeko Arraño gelan.

Transexualitatearen errealitatea geroz eta ikusgarriagoa bilakatzen ari da eskualdean eta ikastetxe ugarik euren egunerokotasunean txertatu dute, herri handietan zein txikietan. Egiten duten lan horren barruan, informazioa da oinarrietako bat. 

Zentzu horretan, Laudio Ikastolak hitzaldia gauzatuko du bihar, transexualitatea oraindik arrotza egiten zaien lagunentzat. Berdindu! Eusko Jaurlaritzako norbanako transexualen eta euren senideen eta ingurukoen arretarako zerbitzuak bideratuko du solasaldia.

Kultura Etxeko Arraño gelan izango da ordu eta erdiko saioa, 11:00etan hasiko da 12:30ean bukatzeko. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Transexualitatea Aiaraldean; lur azpitik azalera
Transexualitatea eskualdean berria ez bada ere, duela urte gutxi lantzen ari da modu publikoan. Zenbait ikastetxetan gazte transexualekin lantzeari ekin diote eta, beste kasu batzuetan, familiek zabaldu dute gaia jorratzeko beharra. Esaterako, duela hilabete batzuk Luiaondon antolatu zuten hitzaldia zenbait gurasok euren egoera lantzeko.

Duela urtebete, erreportajea argitaratu genuen errealitatea gertutik ezagutzeko, bizipenak zein arazo legalak eta zailtasunak ezagutzeko. Horretarako eskualdeko norbanako transexualak izan genituen hizpide.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide