Bisoi amerikarra ikusi eta grabatu dute Laudioko herrigunean, Nerbioi ibaiaren ertzean. Espezie inbaditzailea da, bisoi europarra baztertzen du, bera eta beste hainbat espezie suntsitzeko gaitasuna duelako.
Hori dela eta hainbat ekimen egin ditu Arabako Foru Aldundiak azken urteetan. Tranpak jarri dituzte espezie horretako animaliak harrapatzeko eta, era berean, bisoi europarraren birpopulaketari ekin diote, Life lutreola ekimenaren bidez.
Hala ere, bideoan ikusi daitekeenez, lana dago oraindik egiteko.