Laudioko Udaleko 5 lursail zeharkatuko ditu kolektoreak, Basaurbeko aratezgira heltzeko etorkizunean. Eusko Jaurlaritzak baloratu du 102.651,42 euroko gastua egin beharko duela ezjabetze horietan, behin betiko hartuko duen lurra oso txikia bada ere.
Horren harira, EAJk eskatuko du mozioaren bitartez Laudioko Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku uztea lur horiek. Izan ere, erakunde horri dagokio Basaurbe eta Markixanako araztegiak eraikitzeko ezjabetzeak gauzatzea. Horretarako 2,5 milioi euro bideratuko ditu.
Jeltzaleek gogoratu dute ura arazteko azpiegiturak egiteko prozedura arindu dela azken hilabeteetan eta, gainera, Europar Batasunak estatu espainiarrari isuna jartzeko asmoa duela urak tratatzeko irizpideak ez direlako eskualdean 2000. urtetik betetzen.