Dimisioa aurkeztu berri du CD Laudioren kudeaketaz arduratzen den juntak. Hala jakinarazi dute klubaren web-gunean plazaratutako oharrean. Bazkideen bilera bat bat deitu du zuzendaritzak datorren apirilaren 23rako. Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan izango da zita. Bi deialdi egin dituzte, 19:00etarako bata eta ordu erdi beranduagorako bestea. Ahalik eta bazkide gehien gerturatzea eskatu dute, landuko den gaiak “berebiziko garrantzia” duelako.
“Dimisioa aurkezteko ditugun arrazoiak azalduko ditugu bertan”, aurreratu dute juntako kideek Aiaraldea hedabideari eginiko adierazpenetan. “Horren ostean, dauden alternatibak aztertu beharko ditugu”. Hala ere, ez dituzte dimisioaren arrazoiak azaldu nahi izan. “Bileran emango ditugu xehetasun guztiak”.
Azken urteetako ibilbidea
Ibilbide gorabeheratsua izan duen klubak azken urteetan. Egoera ekonomiko zailetatik igaro da eta jokalari zein entrenatzaileek protestak egin zituzten 2013-2014. urteetan, soldata jasotzeari utzi ziotelako. 2015ean desagertzear egon zen kluba, kudeaketaren ardura hartuko zuen norbait falta zelako. Hala ere, azkenean aurrera atera zen kirol taldea.