Printzipioz, bi asteko epea dago ordezkoa bilatzeko, eta maiatzaren 7an beste bilera deitu dute bazkideen artean gaia jorratzeko. Egun 300 jokalari inguru ditu taldeak eta 2. B mailan izandako zailtasun ekonomikoen ondoren, ez du zorrik.
Azken 3 urteetan José Gómezek bakarrik kudeatu du proiektua eta bere kargua hartzeko edonork aurkeztu dezake bere burua, ez da beharrezkoa ezta bazkide izatea ere.
91 urte
CD Laudiok 91 urteko historia bete du, eta ibilbide luze horretan Gizpuzkoako Federazioan eta Bizkaikoan ere aritu da. Izen ezberdinak izan ditu denbora horretan, SD Llodiana edota Villosa CD, esaterako.
Gainera, XXI. mendean herriko beste klub batekin elkartu zen, Salleko Lagunakekin, alegia. Lorpen garrantzitsuena 2013an izan zen, 2. B mailara igotzea lortu baitzuen. 2013-2014 denboraldian, ordea, ametsa bilakatu zen amesgaizto. Izan ere, nahiz eta Espainiako Errege Kopa jokatu, besteak beste, gorabehera ekonomiko handiak sortu zitzaizkion Arabako Foru Aldunditik uste baino askoz diru gutxiago jaso eta gero.