Hiru entitatek plazaratu dute interesa Gometegui enpresa erosteko: Duma inbertsio taldeak, Aranako Sagona enpresak eta Transportes Acha Cargo enpresa bizkaitarrak.
Dumaren eskaintzak 60 edo 70 lanpostu mantentzea aurreikusi du, baita soldatak mantentzea ere, behin- behineko bajen ondoriozko prestazioen kopurua murrizten badute langileek.
Sagona propio sortu dute operazio hau egiteko eta Transportes Acha Cargo Zierbenan dago kokatuta eta, antza, gehienbat, Bilboko portuan egiten du lan.
Hartzekodunen konkurtsoan
Azken urtean arazo larriak izan ditu Gometegui enpresak. Izan ere, bere bi bezero nagusiek, ABB eta Ortuellako General Electric faktoriek, utzi diote eskaerak egiteari.
Horrez gain, kredituz hornitzen zuen bankuak ez dio mailegurik egin pilatutako zorrak ordaintzeko eta, ondorioz, hartzekodunen konkurtsoan dago orain.
Duela hilabete batzuk, hainbat langile kaleratzeko plana aurkeztu zuen zuzendaritzak.