Aitziber Alonso txapeldunorde Espainiako Taekwondo Freestyle Txapelketan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 1a, 10:00

Aitziber Alonsok bigarren postua eskuratu zuen. / Olga Gutierrez

Laudioko Taekwondo Klubak hirugarren postua erdietsi du taldekako sailkapenean. Europako Txapelketan lehiatzea da klubaren hurrengo erronka. 

Iragan igandean ospatu zen Espainiako Taekwondo Freestyle Txapelketa, Castellonen. Laudioko Taekwondo Klubak emaitza esanguratsuak lortu zituen bertan. Aitziber Alonso txapeldunorde geratu zen eta klubak hirugarren postua erdietsi zuen taldekako sailkapenean.

Urko Herrerok ere bazuen lehiaketan parte hartzeko asmoa, baina ezin izan zuen, unibertsitateko azterketak zituelako. “Faltan bota genuen norgehiagokan, bera eta Aitziber taldeko bi zutoin indartsu dira eta”, azaldu du Olga Gutierrezek.

Europara begira
Klubeko kideak nabarmendu du aurtengoa “urte gogorra” izan dela. Hori dela eta, atsedena hartzeko tarte bat hartuko dute ekainean klubeko kideek, uztailean txapelketa garrantzitsu bat izango baitute: Nafarroako Opena. Proba hori Espainiako sailkapenerako puntuagarria da. “Sailkapen horretan sartzea eta, modu horretan, Europako Txapelketara joatea da gure asmoa”, azaldu du Gutierrezek.

Bihar -ekainak 2-, aldiz, oso bestelako zita bat izango dute Laudioko kiroldegian, eskola-jardunaldi bat eskainiko baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide