Jai giroan ematen diren eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztuko du udalak datorren asteazkenean

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 22a, 13:04

Eraso matxisten aurkako bideo bat plazaratu zuen iaz udalak. / Laudioko Udala

Emakundek emandako diru-laguntza bat baliatu dute protokoloa osatzeko. Asteazkenean aurkeztuko dute dokumentua, erabilera anitzeko udal aretoan egingo dituzten 2 formazio saio irekietan.

Protokoloa aurkeztuko du Laudioko Udalak jai giroan ematen diren eraso matxistei aurre egiteko. Datorren asteazkenean -ekainak 27- egingo dituzte formazio saio irekiak, erabilera anitzeko udal aretoan.

Bi saio egingo dituzte: 11:00etatik 13:00etara bata eta 18:00etatik 20:00etara bestea. Saio irekiak izango dira, herriko norbanako zein kolektiboa zuzenduak. “Jaiak Koordinakundeko, mugimendu feministako, emakume taldeetako, jai koadriletako, ostalaritzako edota txosna batzordeko kideei luzatu nahi diegu bereziki bertan parte hartzeko gonbita”, adierazi du Amets Meatzak.

Alkateordeak adierazi du honakoa ez dela jaietan ematen diren eraso matxisten aurka egin duten lehen ekimena. “Kartelak atera eta erasoen aurkako bertso-saioak antolatu ditugu azken urteetan. Horrez gain, bideo bat plazaratu genuen iaz, sare sozialetan zabalpen handia izan zuena”.

Bagara Nor taldearen protokoloa
Bagara Nor taldeak, bere aldetik, protokolo propioa atondu du. Hala adierazi dute Laudioko talde feminista horretako kideek sare sozialen bidez. Adierazi dutenez, duela hilabete batzuk ekin zioten lanari. “Lan handia eta gai arantzatsuen inguruko eztabaida luzeak izan dira bidean”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide