Prentsaurrekoa egin du gaur arratsaldean Laudioko Bagara Nor talde feministak. Talde gisa eratu duten eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztea izan da ekitaldiaren xedea. Azaldu dutenez, hilabete ugari eman dituzte dokumentuan plazaratutako ondorio eta neurriak zehazten. "Hala ere, ez da dokumentu itxi bat. Erabili ahala sortzen diren beharren arabera aldatzen joango gara". Udako jaietan dute protokoloan zehaztutakoa praktikan jartzen hasteko asmoa.