Genero indarkeria kasuei aurre egiteko hitzarmena sinatu dute udalak eta Arabako Foru Aldundiak

Aitor Aspuru Saez 2018ko uzt. 9a, 07:10

Eraso matxistei erantzuteko bitartekoak egoteko sinatu dute hitzarmena erakundeek. / Aiaraldea.eus

Maiatzean iraungi zen aurreko hitzarmena eta berria adostu dute Laudioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak indarkeria matxista pairatzen duten emakumezkoak laguntzeko.

Laudioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak hitzarmen berria sinatu dute genero indarkeriako kasuetan esku hartzeko. Akordioak 2019ko abenduaren 31ra arte iraungo du eta bi urtero luzatzeko aukera egongo da.

Erakundeek konpromisoa hartzen dute, horren arabera, arreta integrala eskaintzeko. Hau da, tokiko erakundeak udaletxea utzi beharko dio Aldundiari zerbitzua eman dezan, herritarrak informatuko ditu dauden bitartekoei inguruan, eta etxebizitza jarriko du indarkeria matxista jasan duten emakumeen esku.

Aldundiak, bestalde, zerbitzu guztiak doakoak izango direla bermatuko du eta langileak kontratatuko ditu. Horrez gain, larrialdiko egoerei erantzungo die, eta Laudioko etxebizitza okupatuta balego, beste bat eskaini.

Bestalde, erasoa jasan duten emakumezkoek gizarteratzeko laguntza psikologikoa eta soziala izango dutela ziurtatuko du Aldundiak, eta horrez gain, aholkularitza sozio-juridikoa eskainiko dio edozein emakumeri. Zehazki, lehen zerbitzu hori eskaini egiten ari dira dagoeneko, astelehen, asteazken eta ostegunero udaletxean 08:00etatik 15:30ak arte. Bigarrena, ordea, bi astean behin ematen dute ostiralean 10:00etatik 12:00ak arte. Hori bai, abuztuan ez dago indarrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide