Iñigo Carbalho berriro sailkatu zen lehenengoen artean larunbatean Fuenmayorren lehiatutako Fuchu Trail mendi lasterketan.
Proba 21:30ean hasi zen eta kirolariak 20 kilometroko ibilbidea bete zuen, luzeena, alegia. Halaber, 500 metroko desnibelari egin zion aurre. Bere taldeak jakinarazi du bidea guztiz lokaztuta zegoela, baina mahastien artean erritmo ona ezarri zuen.
Guztira ordubete eta 29 minutuko marka egin zuen eta horri esker 3. postua lortu zuen. Aurtengo denboraldian gehiagotan sailkatu da Carbalho lasterketaren buruan; Madrilen eta Getxon eta Kantabrian, adibidez.