Hodei Oleaga atezainak 2022ra arte izango du kontratua Athletic Clubarekin. Luzapen eta hobekuntzarekin batera, klubak jarri dio 30 milioi euroko langa taldearen eta jokalariaren arteko harremana eteteko.
Alex Remirok Athleticarekin kontratua berritzeari uko egin ostean, eta Iago Herrerínen lesioaren ondorioz, Hodei Oleagak hartu zuen ordezko atezainaren lekua taldean, Unai Simón titularra bilakatu baita.
Antza, kluba oso pozik egon da laudioarraren jarrerarekin eta lanarekin. Hori dela eta, erabaki du hirugarren atezainaren ardurak ematea eta kontratua luzatzea. Momentuz, bigarren taldean arituko da.
Larunbatean Bilbao Athleticekin jokatu zuen Real Sociedad taldearen filialaren aurka. Oleagak gola jaso zuen, baina irudietan ikus daiteke oso zaila zela jokalari zuri-urdinaren jaurtiketa gelditzea.