Aingeru Castro laudioarrak eta Alaitz Urkiola gipuzkoarrak berriro lortu dute Euskadiko Rally Txapelketa. 2015ean erdietsi zuten lehenengo aldiz eta 2018an emaitza arrakastatsuak errepikatu dituzte.
Berez, asteburuan ziurtatu zuten garaipena Gernikan. "Hasieratik abiatu ginen topera eta tarte guztietan gailendu ginen. Gure asmoa zen gure aurkariei aukerarik ez ematea azken txanpan", azaldu du auto-gidari laudioarrak.
Gernikan egindako erakustaldiari gehitu behar zaio Lea Artibai eta Fiteroko lasterketetan alde nabarmena lortu zutela. Castro pozik agertu da, "gainerako taldeak oso onak dira eta gure alderik onena azaleratzera behartu gaituzte".
Ez da postu hori erdietsi duten lehen aldia izan: