Laudioko EH Bilduko hainbat kidek Natxo Urkixo Orueta proposatu dute alderdiaren alkategaia izateko datorren urteko udal-hauteskundeetan. “Araudiak ezarritako gutxieneko kopurua -15 abal- erraz gainditu dugu eta, besteak beste, egungo udal taldeko kideak eta azken hamarkadetan Laudioko Udalean egondako hautetsiak daude osatu dugun zerrendan”, adierazi dute alderdiko militanteek.
Hala ere, hautaketa prozesua irekita dago oraindik. Urriaren 28ra arte egongo da EH Bilduren balizko hautagaiak proposatzeko epea. Hemen dago horretarako aukera. Prozesua azaroan amaituko da. Orduan ebatziko da nor izango den behin betiko alkategaia eta nortzuk egongo diren zerrendan.