Bilboko bizilagun bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, Laudioko hainbat establezimendutan lapurtzea egotzita. Urriaren 9ko gauean jazotako lapurretak gauzatzea egotzi diote. Bi tabernetan sartzen saiatu ziren gau hartan, eta beste batean lortu zuten, 400 euro inguru lapurtzeko.
Poliziak ikerketa abiatu zuen orduan. Laudioko Udaltzaingoaren laguntzarekin eta inguruko hainbat segurtasun-kamaren irudiak ikusita identifikatu dute susmagarria.
Atxilotuak 28 urte ditu eta aurrekariak ditu jabegoaren aurkako delituengatik. Atzo bertan utzi zuten epailearen esku.