JEZeko langileak amiantoarekin kontaktuan egon direla adierazi du ASVIAMIE Aiaraldeak

Txabi Alvarado Bañares 2018ko abe. 26a, 08:00
JEZen lantegiko labe bat.

Elkarteko kideek nabarmendu dute JEZeko langile ohi batek amiantoarekin erlazionatutako gaixotasun bat izan zuela.

JEZek plazaratutako oharrari erantzun dio ASVIAMIE Aiaraldeak. Laudioko enpresak adierazi zuen bere lantegian beharginek ez dutela amiantoarekin lan egin, bere azpiegituretan mineral kutsagarri hori egon dela aitortu arren. Horren aurrean, ASVIAMIEko kideek adierazi dute “eztabaidaezina” dela Aiaraldeko enpresa askotako ekoizpen labeetan amiantoaren presentzia "arrealitate bat" dela.

Horrez gain, elkarteko kideek nabarmendu dute JEZeko langile ohi batek amiantoarekin erlazionatutako gaixotasun bat izan zuela. “Hala baieztatu digu bere senide batek, eta beste langile batzuek ere fabrikan mineral hori zegoela adierazi zuten duela zenbait urte”.

Amiantoaren biktimen elkarteko kideek azaldu dute 2002. urtean debekatu zela amiantoaren erabilera. “Material horren iraupena 10-40 urte bitartekoa da, kasu batzuetan handiagoa edo txikiagoa den arren”. Era berean, ASVIAMIEko kideek ohartarazi dute mineral horren fibra bakar bat nahikoa izan daitekeela heriotza eragiteko. “Hala diote azken ikerketa zientifikoek”, azpimarratu dute.

Hurrengo zita, urtarrilaren 10ean
Eragile berria da ASVIAMIE Aiaraldea. Duela hilabete sortu zen eta abendua hasieran egin zuten taldearen aurkezpena. Datorren urtarrilaren 10ean Laudioko udal erabilera anitzeko aretoan egongo dira elkarteko kideak, 18:00etatik 20:00etara. Amiantoarekin kontaktuan egon diren pertsonei luzatu diete bertaratzeko gonbita, aholkularitza zerbitzua jaso dezaten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide