Abian dago berriro Laudioko Antzokiko proiektuaren erredakzioaren lehiaketa

Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 10:17

Altzarraten eraikiko dute Antzokia. / Aiaraldea.eus

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak helegitea jarri zion aurreko deialdiari eta udalak aldaketak jaso ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak hainbat puntu onartu ostean.

Abenduaren bukaeran abiatu zuen berriro Laudioko Udalak Antzokiaren proiektua erredaktatzeko lehiaketa. Izan ere, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak helegitea aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak aintzat hartzeko eta horrek arrazoia eman dio zenbait puntutan.

Onartutako alegazio horiekin aurrera egingo du lehiaketak eta eskaintzak otsailaren 26an egin beharko dira, beranduenez.

Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak aitortu du esleipen prozesu osoa anonimoa izan beharko dela. Hau da, presentzialki defendatzeko beharrik ez dute izango finalistek.

Hori bai, hiru finalistek maketa osatzeko beharra izango dute, nahiz eta gainerakoek ez duten baldintza hori bete behar, Arkitektoen Elkargoak aurkeztutako errekurtsoari esker.

Bukatzeko, beste betebehar bat gehiago utzi du bertan behera organoak. Alegia, ez da derrigorrezkoa izango antzeko proiekturik gauzatu izana azken 10 urteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide