Gaur jakinarazi du Cultural Leonesak Unai Albizuarekin zuen kontratua bertan behera utzi duela, bi aldeen adostasunarekin. Futbol klubak jokalari laudioarrak taldean izan dituen “profesionaltasuna eta jarrera ezin-hobea” goraipatu ditu. Pablo Vazquez erdilariak beteko du Albizuak utzitako tokia.
Laudioko kirolaria Unión Deportiva Ibiza taldean hasiko da jokatzen. 2. B mailako IV. taldeko kluba, 7. postuan dagoena. 29 urte ditu Albizuak eta ibilbide oparoa egin du futbolari gisa, Athleticen lau partidu jokatu zituen 2013-2014 denboraldian, eta Tenerife, Leganes eta UCAM Murcian ere egon da.