Isasiko hormaren arazoa nola konponduko duten jakinarazi du udal gobernu taldeak. “Horma modu egokiagoan berregiteko aspalditik hutsik dagoen -hau da, erabiltzen ez den- eraikin txiki bat eraitsiko da”, azaldu du Jon Ander Altubek. Alkateordeak aipatu du Hezkuntza Sailaren oniritziaren zain egon direla orain arte, sail horrena baita eraikina. “Azaro amaieran baieztatu ziguten”.
Gauzak hala, proiektu teknikoa osatzeari ekin diote orain, eta “epe laburrean” amaitzea espero dute. Oraindik ez dute aurrekontua zehaztu, Altuberen esanetan. “Udaberritik aurrera osoko bilkurara eramango genuke partida ekonomikoaren onarpena”. Alkateordeak nabarmendu du eraikina eraistea dela horma berregiteko modurik “erraz eta merkeena”. Horma berreskuratzeko 20.000 euroko inbertsioa adostu zuten iaz.
Lur erorketa
Iragan abenduaren 27an urtebete bete zen Isasi auzoan lur-erorketa gertatu zenetik. Gregorio Marañon ikastetxearen aldameneko horma errepidera erori zen, lau ibilgailu txikituta eta emakume bat zaurituta:
Lur erorketa batek zauritu bat eta hainbat kalte eragin ditu Isasi auzoan from Aiaraldea Gaur on Vimeo.