Berrikuntza esanguratsua dakar Laudioko Udalaren aurtengo egitarauak. Asteartean ez dute Leziagako sorgina erreko, orain arte egin duten bezala. Kontrara, omenaldia egingo diote pertsonaiari, Itxarkundiako kideen laguntzarekin. Xabi Solanoren Erre zenituzten abestiaren koreografia egingo dute dantza taldeko kideek sorginaren panpinaren aurrean.
Udaleko Kultura eta Berdintasun sailek elkarlanean prestatu dute ekimena, Amets Meatzak azaldu duenez. Zinegotziaren arabera, sorginaren erreketak “emakume guztiak erretzea” irudikatzen du. Sorginaren figura goraipatu du Meatzak, “garai bateko feministak” zirela argudiatuta. “Jai eredu parekideak sortu behar ditugu eta horretara bideratuta dago planteatutako ekintza berria”.
Amurrioko kasua
Ospakizunen testuinguruan sorginak erretzeak eztabaida ugari piztu ditu eskualdean. 2017ko udan zalaparta handia sortu zen Amurrion, Otsemeak talde feministak udako solstizioa ospatzeko erretzen zen panpina "bahitu" zuelako:
Hurrengo urtean jada ez zuten sorgin panpinik baliatu. Hainbat kontzeptu barnebiltzen zituen figura erre zuten horren ordez.