Juan Jesús Merchánek duela urtebete hartu zuen Laudioko talde sozialistaren idazkaritza nagusia, eta hurrengo udal hauteskundeetan izango da alkategaia.
Hautagaiak azaldu duenez, lagunek, familiak eta alderdikideek animatu dute erabakia hartzera. Helburu argia du: herritarrek pentsatzea Udala dela konponbidea, "eta ez arazoaren zati bat".
Zerrendaburu sozialistak jakinarazi du bere asmoa dela aldaketa eragitea udalean elkarteen aferak ahalik eta lasterren kudeatzeko edota proiektu handiak gauzatzea.
Berez, iragarri du elkarteekin harreman bira abiatuko duela bere burua aurkezteko, eta euren premiak jasotzeko.