LIDLeko lanpostuak galtzearen aurka lan egingo duela adierazi du PSE-EEk

Erredakzioa 2019ko mar. 29a, 08:00

Juanje Merchan, asteazkenean Laudioko Kasinoan eginiko ekitaldian. / Aiaraldea.eus

Asteartean egin zuten PSE-EEk Laudioko hautagaiak aurkezteko ekitaldia.

Prentsa oharra plazaratu du PSE-EEk LIDLen biltegia Laudiotik Langraitz Okara mugituko dutenaren albistea dela eta.

Juanje Merchanen ustez, deslokalizazioa albiste txarra da udalerriarentzat, “langileentzako, enpleguarentzat zein Laudiok gune industrial eta enplegu sortzaile gisa duen irudiarentzat”. Merchanen aburuz, egoerak EH Bilduk arazoei aurre egiteko duen “gaitasun eza” jartzen du agerian.

Gauzak hala, PSE-EEren alkategaiak ziurtatu du bere alderdiaren helburua izango dela Laudio “inbertsioetarako eta enplegua sortzeko gune erakargarria” bilakatzea.

EH Bilduren udal gobernuak, bere aldetik, jakinarazi du enpresarekin bildu diren okasio guztietan ziurtatu dietela ez zutela Laudioko biltegia itxiko. "Hala ere, norbaitek azalpenak eman behar baditu, hori PSE-EE da, eurak baitaude Arabako Foru Aldundian gobernatzen", salatu du Jon Ander Altubek, "izan ere, hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, Aldundiaren menpe dagoen Garapen Agentziaren lursail batean eraikiko du LIDLek biltegi berria".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide