Aitor Anchia izango da Omniaren zerrendaburua Arabako Foru Hauteskundeetan

Aitor Aspuru Saez 2019ko mar. 29a, 12:25

Aitor Anchia mahairen eskumako aldean eseri da gaurko agerraldian./ Aiaraldea.eus

Laudioko alderdi independenteak gaur aurkeztu ditu Arabako Foru Hauteskundeetako zerrenda. Aitor Anchia izango da burua. Taldearen helburua da 2 batzarkide eskuratzea.

Gaur eguerdian egin du publiko Omnia alderdiak Aitor Anchia izango dela lehena bere zerrendan Arabako Foru Hauteskundeetan. Miguel Angel Villanuevak, Sonia Barbarak, Soraya Moralek eta Roberto Ariasek osatuko dute taldea.

Alvaro Barrios Omniako kideak ziurtatu duenez, helburua bi 2 batzarkide lortzea izango da, baina bakarra eskuratuta ere, akordioak gauzatzeko giltza bilakatzea nahi dute, "bitartekoak eta inbertsioak Laudiora erakartzeko."

Aitor Anchia alderdi independenteko zinegotzia izan da azken 4 urteetan eta bere kideen konfiantza dauka. Anchiak berak azaldu duenez, "nire xedea da Laudioko ahotsa Batzar Nagusietara eramatea. Herriak ez dauka ordezkapenik erakunde horretan Gasteizek agintzen duelako Araban, eta alderdi handiek ez diotelako erreparatzen gainerako udalerriei."

Omniako kideek azpimarratu dute Arabako alderdiek ez dutela ezer egiten Laudioren alde. Zenbait adibide jarri dituzte argudiatzeko, balizko eskualdeko ospitalea edo ongizate zerbitzuen mapa, besteak beste. Euren ustez, herritarrek ordaintzen dituzten zergak Gasteizen garapenera bideratzen dira, Laudion bertan islatu ordez.

Gainerako alderdi independenteen babesa
Alvaro Barriosek argitu du Omniako kideek soilik osatzen dutela zerrenda, eta euren proiektua dela Foru Hauteskundeetan parte hartzea. Hala ere, Aiara Batuz, Okondo Aurrera eta Amurrio Guk Bai alderdiekin partekatu dute egitasmoa eta euren oniritzia jaso dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide