Aurkezpen dinamikoa izan zen. Hautagaiak banan-banan igo ziren oholtzara, konpromiso-dokumentu bat sinatu eta Omniaren txapa bat hartzera. Alvaro Barriosek nabarmendu zuen oso zerrenda “anitza” osatu dutela, “adin, profil eta auzo ezberdinetako herritarrak” sartu dituztelako hautagai gisa. Horrez gain, alkategaiak nabarmendu zuen kide bakoitza aditua dela gerora udalean landuko duen gai horretan.
Era berean, “inolako loturarik ez duen talde” bat direla nabarmendu zuen Barriosek, “beste alderdiak ez bezala”. Gauzak hala, Foru Aldundira aurkeztearen garrantzia nabarmendu zuen, “Laudiorentzat gauzak lortzeko baliogarria izan daitekeelako”.
Hainbat gai aipatu zituzten ekitaldian: antzoki baten beharra eta LIDLen egoera, besteak beste. Horrez gain, Nerea Gonzalezek eginiko lana goraipatu zuen Barriosek. “Lan kontuengatik zinegotzi izateari utzi behar izan nionean bera izan zen lehen lerroan aritzeko prest azaldu zena”. Hala ere, Barriosek nabarmendu zuen “laudioar guztiak” direla hautagaiak Omniarekin.
Une hunkigarri ugari bizi izan ziren ekitaldian. Alderdiko kideek bideo bat prestatu zioten Barriosi, urte hauetan guztietan zehar egin duen lana goraipatzeko.
Hemen ikusi daiteke ekitaldia osorik: