Miguel Burdallo Bautista kimikako industria ingeniaria izango da Elkarrekin Podemosen alkategaia. 21 urterekin bere bizitza politikoa abiatu zuen Gazte Komunistak erakundean eta Arabako arduradun politikoa izan zen. Gainera, estatuko Batzorde Nazionalean parte hartu zuen.
Gero Ezker Anitzako Arabako Lurralde Koordinakundean egoteari ekin zion eta duela urtebete EPKn -Euskadiko Partidu Komunistan- hautatu zuten arduradun politiko gisa.
Bigarren lerroan lan egitea gogoko izan arren, lehen lerrora jo du: "aire fresko eta berria emateko udalerriari”.
Bere trebakuntza profesionalak 12 enpresetan lan egitera eraman du Laudion, Amurrion, Bakiolan, Gasteizen edota Sant Cugat del Vallésen. Miguel Burdallok berak azaldu duenez, "langabezia pairatu dut krisialdiaren une gordinenean, eskuinaren xahuketa eta ustelkeriaren ondorioz".