Udalaren berregituraketa proposatu du Omniak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 16a, 10:52
Foru hauteskundeetara aurkeztuko direla iragartzeko eskainitako prentsaurrekoa. / Aiaraldea

Udalaren antolaketa berritu nahi dute, "Laudio martxan jartzeko". Herri programan 142 proposamen bildu dituzte horretarako, prentsa oharrean azaldu dutenez. 

Laudioarren 800 ekarpenetatik osatu du Omniak hauteskundeetarako herri programa. Auzo batzarrak, "parte hartzerako puntuak"... baliatu dituzte horretarako. Omniakoek adierazi dutenez, hiru bloketan bereizi nahi dute Udala: lurraldea, antolaketa eta herritartasuna, "udal baliabideak optimizatzeko". 

Hala, antolaketaren barruan udalaren barne kudeaketa izango dute ardatz. Herritartasunaren alorrean, berriz, euskara, kirolak, kultura, euskara, ingurunea eta animaliak txertatu nahi dituzte, besteak beste. Lurraldeari dagokionez, mugikortasuna, energia, zaborren kudeaketa eta abar landuko dituzte.

Aurreratu dutenez, udaletxeko langileen funtzio eta beharrak aztertuko dituzte, "datozen urteetan izango diren erretiroak aintzat hartuta". Horretarako OPEa iragarri dute -enplegu publikorako azterketa-,  langileria gaztetze aldera. Tokiko garapen agentziaren bidez aholkularitzan eta diru-laguntzetan sakonduko dute.

"Garrantzitsua da tokiko komertzioaren alde apustu egitea, edota baloreen ponentzia berria". Zergen harira, OHZ Foru Aldundiarekin negoziatzeko konpromisoa hartu dute: "Laudion dagokiguna baino gehiago ari gara ordaintzen eta".

Laudio eskualdeko burua izaten jarraitzeko, turismo lokalari helduko diote: aisialdiari, gastronomiari, ostalaritzari, ondareari, naturari eta tradizioari. "Guzti hori Aiarako Kuadrillako eskualdeko turismoa sustatzeko proiektuekin batera egingo dugu". Hauteskunde kanpainari buruzko jarraipena eta herri programa 2019.omnialaudio.com webgunean kontsulta liteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide