aiaraldea.eus

Aiaraldeko Mugimendu Feminista, Artiacheko eta Berriak supermerkatuetako langileekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Bihar egingo den mobilizazioan eta datozen larunbatetako lanuzteetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Aiaraldeko Mugimendu Feminista, Artiacheko eta Berriak supermerkatuetako langileekin bat
Greba feminista izan zen lan gatazketarako pizgarri, oharrean azaldu dutenez. / Eider Gartzia | Ikusi handiago | Argazki originala

Aiaraldeko Mugimendu Feministak oharra plazaratu du Artiachetik kaleratutako emakumeei eta Berriak supermerkatuetako langileei “elkartasun feminista” helarazteko. Berriak supermerkatuetako langileen kasuan, mugimendu feministak gogorarazi du “martxoaren 8ko greba feminista" izan zela lan-gatazka horri aurre egiteko mugarri. "Emakume* langileek eurek, aipatu dutenez, lan prekarietatea salatzera atera ziren lehenbizikoz orduan”.

Orozkoko Artiach galleta fabrikako emakume kaleratuen kasuan gertatutakoa, aldiz, “gatazka isolatua” ez dela nabarmendu dute feministek. “Egunerokotasunean emakume askoren lantokietako esplotazioaren adibide bat gehiago baino ez da”.

Gauzak hala, mugimendu feministako kideek jakinarazi dute “behar beste aldiz” aterako direla kalera, “gureak ere badiren espazioak zapalkuntza gabe bizi nahi ditugula aldarrikatzera”. Horregatik, datozen egunetan egingo diren mobilizazio eta lanuzteetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Hemen ikusi daiteke irakurketa osorik:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa