Jarraipen irregularra izan du Greba Orokorrak Aiaraldeko herri txikietan

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 30a, 20:41

Tokian toki eragin ezberdina izan du grebak. Irudian, Urduñako banketxe bat.

Herri nagusietan ez ezik, Urduñan, Arrankudiagan eta Arakaldon ere eragin handia izan du grebak. Aiaran, Okondon, Orozkon eta Artziniegan normaltasuna izan da nagusi.

Amurrion eta Laudion pilatu dituzte goizean goizetik, Greba Batzordeko ekimenak. Bi herri horietan izan du jarraipenik handiena grebak. Dena dela, gainontzeko herrietan ere izan du eragina gaurko mobilizazio egunak oro har. 

Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga grebarekin bat
Urduñan 71 komertziotatik zazpi egon dira soilik zabalik, herritarrek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez. "Banketxeak eta Correos zabalik egon dira. Herri Eskola itxita egon da, baina Andra Mari ikastetxean zenbait ikasle zeuden".

Arakaldon, aldiz, udaletxea itxita egon da, eta ez da beharginik egon lanean

Arrankudiaga-Zollotik, berriz, auto karabana bidez lotu dituzte Ugao, Zeberio eta Arrankudiaga. Izan ere, Hego Uribeko Batzordearekin osatu dituzte kanpaina eta mobilizazio eguna. Hala, goizean Bilboko manifestazioan izan dira, eta arratsaldean Ugaon. Arrankudiagako denda, tabernak eta eskola deialdietara atxikitu dira; eta euren jarduna eten dute.

Orozkon, Aiaran eta Artziniegan eragin txikiagoa
Orozkon ez du izan beste tokietan adinako oihartzunik deialdiak. "Arraindegia itxita zegoen, baina gainerako denda gehienetan lanean zeuden".

Okondon normaltasuna izan da nagusi: "Taberna batek soilik egin du bat protestarekin, dendak irekita egon dira".

Aiaran erdibidekoa izan da jarraipena. Etxaurren Ikastolak deialdiarekin bat egin du. "Luiaondon eta Arespalditzan hiru tabernatik bi zabalik egon dira, eta Murgako industriagunean antzera. Udalean normaltasunez egin da lan", zehaztu dute.

Antzekoa izan da Artziniegako egoera, taberna eta denda gehienak zabalik egon baitira. "Udaleko gehienek greba egin dugu, Museoa, eskola eta liburutegia itxita egon dira", jakinarazi diote komunikabideari. Alabaina, Bilboko manifestazioan presentzia nabarmena izan dute, Artziniegako  garraiolari batek eman baitiote hasiera mobilizazioari:  

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide