Apur bat berandu hasi da manifestazioa, baina jende andana batu da, mila lagun baino gehiago. Ibilbidean zehar hainbat aldarri plazaratu dituzte grebalariek. Prekarietatea salatu dute lehenbizi, aurten lan istripuetan hildako bederatzi beharginak omenduz. Berriak supermerkatuetako borroka ere izan dute gogoan, eta Fexiplan aldi baterako lanerako enpresaren aurkako salaketa ekintza ere gauzatu dute.
Herriko plazan amaitu da mobilizazioa. Lau emakumek hartu dute hitza bertan: mugimendu feministako kide batek, Berriak supermerkatuetako behargin batek, gazte batek eta pentsiodun batek. Euren aldarriak plazaratu ostean, borrokan jarraitzearen beharra jarri dute mahai gainean, txalo zaparrada artean.