Musikariek ez zuten asko hitz egin abesti batetik bestera, baina komentatu zituzten gauza bakanetan umore ona izan zen nagusi, “musika jotzen duen lagun talde bat” direla argi utziz.
Udazkenean hasi zen Arrastiak Faktorian zikloa. Orotara 8 emanaldi egon dira gaur arte. Irailean Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolariekin saio musikatua egon zen lehenbizi, eta Jon Basagurenen kontzertua ondoren. Urrian, berriz, 4 ekitaldi antolatu zituen Faktoriak: Napardeath trilogiaren aurkezpena eta Ibil bedi, Silvio eta Rodrigez, eta Borja Estankonaren kontzertuak. Urtarrilean heldu zion bigarren txanpari jarduera zikloak, Ines Osinagaren "Alutik" ikuskizunarekin. Phisys Versus Nomosen emanaldiak itxi zuen atzo neguko eskaintza.