UDARAKO DOINUAK

Musika flamenkoa 5 diskotan Rocio Cortesanorentzat

Erredakzioa 2020ko uzt. 9a, 07:47
Rocio Cortesano, artxibo irudi batean.

Rocio Cortesano laudioarrak 5 disko adierazgarri aurkeztu ditu nahi duena flamenkora hurbildu dadin.

1. Pastora Pavón: Las niña de los peines
Emakume gisa esan beharra dut zale handien aldetik betidanik entzun dudala flamenkoko Urrezko Giltza aspaldi izan behar zela emakumezko batena; Pastora Pavónena, alegia.
Emakume horren edozein disko da harribitxia, flamenkoko abeslari garrantzitsuena da. Ezaugarri guztiak zituen flamenkoaren handiena izateko: jakinduria, konpasa, erritmoa... Eta hala erakutsi zuen duela urte pilo, emakumea etxean eta bere familiagatik menperatua zegoenean. Emakumea artista izatea oso txarto ikusita zegoen garai horretan.

2. Camarón de la isla: La leyenda del tiempo
Jende gaztea eta oso flamenko zaleak ez zirenak hurbildu zituen nolabait ukitu modernoengatik. Bere garaira aurreratu zen eta gau egun soinu modernoa dauka oraindik. Camarón abeslari errepikaezina da.

3. Arcángel: Tablao
Zuzenean grabatutako diskoa da. Arcángelek publikoaren berotasunalortu du, ohituak baikaude estudio grabaketak hotzagoak izatera. Disko ikaragarria da ere Dani de Morónek jotzen duelako kitarra.

4. Manuel Cuevas: El despertar de mi voz
Nire disko kuttunetako bat. Ezinbestekoa da abeslari hau, flamenkoaren purutasunaren eta erroen defendatzailea baita. Manuel Cuevasek badaki nola transmititu bere sentimenduak oholtzan eta inork baino hobeto daki nola eraman abestiak bere lurraldera, teknologia berriak eta inguratzen duten musikari bikainak baliatuta. Bere disko bat entzutea zure arazo guztiak ahazte ahalbidetzten du musikak irauten duen bitartean. Bere letrek eta transmititzeko moduak ezberdintzen dute besteekiko.

5. Miguel Póveda: Artesano
Flamenoa ez da soilik Andaluzia. Arte musika horrek ez ditu mugak ezagutzen. Kataluniarra izanik, flamenkoaren gailurrera heldu da eta egun onena da. Denboraren eta urteen eboluzioa nabaritu daiteke diskoan. Abesti klasikoak bereak egiten ditu eta antzokiak edota zezen plazak betetzen ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide