Atzoko atxiloketa salatzeko eta emakume erasotuari babesa adierazteko deitu du elkarretaratzea Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atxiloketa Laudion izanik, herriko Alberto Acero plaza bilakatu dute protesta eremu, distantzia eta segurtasun neurriak hartuta.
Konfinamendua hasi zenetik bi eraso matxista salatu ditu eskualdeko Mugimendu Feministak. Lehenbizikoa apirilaren 6an izan zen, Laudion jazotako indarkeria matxista kasu bat medio. Ordukoan ere gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, genero indarkeria leporatuta.
Laudioko Mugimendu Feministako kideek adierazi dutenez, eraso oro salatzen jarraituko dute. Zentzu horretan, babesa helarazi diete edozein motatako biolentzia jasaten ari diren emakumeei.
Laudioko Udalaren adierazpen instituzionala
Laudioko Udalak, bestalde, adierazpen instituzionala atera du gertaera gaitzesteko. "Uneotan indarkeria bizi duten emakume eta haurrei babesa emateko" deia zabaldu dute, eraso matxista salatzearekin batera: