Laudioko Gure Esku Dago plataformak elkarretaratzea egingo du Santa Luzian Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko maiatzaren 31n, igandean. Ohar batean azaldu dutenez, Ermualden gauzatuko dute ekintza, betiere pertsonen arteko bi metroko distantzia errespetatuta. Plataformaren ikurrak eta banderak eramatera ere animatu nahi izan dituzte parte-hartzaileak.
Egitarauaren arabera, 10:00etan hasiko dira Lezeagatik igotzen, eguerdian goian egoteko asmoarekin. Era berean, nahi dutenek bazkaria eramateko aukera izango dute, baita txistua edo trikitixaren bidez goiza animatzeko ere.