Beste bi koronabirus kasu berri baieztatu zituen Osakidetzak astelehenean Aiaraldean, biak ala biak Laudion. Positibo horiei igandean udalerri berean detektatutakoa gehitu behar zaie. Hala ere, oso kasu isolatuak dira: igandeko positiboa jaso zen arte Aiaraldeak bi aste zeramatzan kasu berririk gabe.
30 gaixo berri detektatu ziren guztira astelehenean EAEn, 13 PCR testen bidez eta 17 serologia bidez baieztatuta. Hildakorik, aldiz, ez zen egon. Koronabirusaren krisia hasi zenetik 23 pertsona hil dira Aiaraldean gaixotasunak jota.