AZKEN DATUAK

COVID-19ko beste positibo bat diagnostikatu zuen Osakidetzak Laudion atzo

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 15a, 18:00

Laudion 2 positibo berri topatu dituzte azken egunotan. / Aiaraldea.eus

Azken egunotan identifikatutako bi kasuetara batu da atzokoa.

Uztaileko azken astea gorabeheratsua izaten ari da Aiaraldean koronabirusari dagokionez. Izan ere, pasa den ostiralean eta igandean bi positibo berri topatu zituen osasun sistema publikoak, gutxienez bat Laudion egindako Tenis kanpusari lotuta.

Horren ostean, Osakidetzak beste kasu berri bat azaleratu zuen atzo. Laudioko eta Arabako kopuruak -7 guztira atzo-, dena den, ez dira bereziki larritzekoak. Izan ere, atzo Gipuzkoak 41 izan ziren guztira gaixo berriak, aurreko egunetako datuak hirukoiztuta. Horietako 8 Tolosan izan ziren eta 10 Donostian.

Pandemia hasi zenetik, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez:

  • Laudio: 168
  • Amurrio: 125
  • Aiara: 65
  • Urduña: 43
  • Okondo: 7
  • Orozko: 25
  • Artziniega: 13
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 0
  • Aiaraldea: 446

Horrez gain, hainbat lagun zendu dira. Hain zuzen, hurrengoak izan dira hildakoak:

  • Amurrio: 8
  • Artziniega: 1
  • Aiara: 1
  • Laudio: 9
  • Okondo: 1
  • Orozko: 3
  • Urduña: 0
  • Aiaraldea: 23

Maskara eramatea, derrigorrezkoa

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, bihartik aurrera derrigorrezkoa izango da maskara toki publiko guztietan eramatea, segurtasun distantzia mantentzen den kasuetan barne. Naturguneetan edota kirola egitea soilik kendu ahalko da. 

Koronabirus kasuak nabarmen ugaritu dira azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian, 80 kutsatu berri topatu baitituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide